Skip links

MATXITXAKO

Eskultura | Arkitektura | Paisaia | Interbentzioa | 3D | Birziklaketa

Eskultura Arkitektura eta Paisaia batu eta uztartzen dituen arte disziplinen uztarketa experimentazioan, ariketa moduan, planteatutako eremu baten eraldaketa proposamen proiektua.
Matxitxakoko lurmuturraren eremu geografikoaren zati bat, eta bertan aurkitzen den eraikin bat (itsas argia ez) aukeratu ziren. Eraikinaren izaera estrukturala errespetatuz, eraikina kolore argiz eta kanpokalde zein barrukaldetik berdin margotzea planteatzen du propsamenak, hala nola, lehio eta ateei dagokien lekuetan espazio hutsak uztearekin batera. Eraikina bera, ikuslearentzat eta inguruko bizitza natural guztiarentzat zabalik mantentzearen ideia bultzatuz, eta pieza eskultoriko batera hurbiltzeko ahalegina eginez.

Bestalde, bertan aurkitzen ez zen material edo piezaren bat sartzeko baldintza zuen ariketak, energia sortzera bideratuta dauden haize-erroten palak eta kapsula integratu nituen, palen bizi iraupena 20-30 bat urtekoa da, eta behin erabileratik kanpo uzten dituztenean jakina da iada munduko hainbat basamortutan lurperatzen dituztela material mota hau berrerabiltzeko prozesuan dauden zailtasunengatik. Errealitate honen aurrean, pala hauen berrerabilpena gizakiaren erabilerarako espazioetara bideratzeko aukera zabaltzen du proiektuak besteak beste.

Este sitio web utiliza cookies para mejorar su experiencia web.
View
Drag